Azken zozketarekin itxi du Uztarriak saninazioetako tonbola

Uztarria.eus 2012ko abu. 2a, 02:46

Saritutako zenbakien jabeak irailaren 1etik 15era pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 15etik 30era izango dute balioa, hasierakoak agertzen ez badira bakarrik

Uztarria Komunikazio Taldeak laugarren urtez jarraian saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolak itxi berri ditu ateak. Dozenaka eta dozenaka izan dira aurten ere uztailaren 22an martxan jarri zen tonbolan boletoak erosiz parte hartu duten azpeitiar eta bisitariak; eskerrik beroenak, guztioi.

Hasieran agindu bezala, azken zozketa eginez itxi ditu ateak Uztarriaren tonbolak. Aurten bi sari zozketatu dira. Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:

  • 2842: 4 lagunentzako afaria Kiruri jatetxean.
  • 3514: 2 lagunentzako asteburua, Eroski Bidaiak-en eskutik.

Epeak eta ordezko zenbakiak

Zenbaki horien jabeek irailaren 1etik 15era arteko epea izango dute sariak jasotzeko. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).
 
Epe horren barruan goiko zenbakiak agertzen ez badira, ordezkoak ere izendatuta ditu ja Uztarriak azken zozketan. Hauek dira ordezko zenbakiak: 9894 (afarientzako) eta 7116 (asteburuarentzako). Zenbaki hauek irailaren 15etik 30era izango lukete balioa, beti ere goikoen jabeak aurrez agertuko ez balira.

Opariak jasotzeko

Azken zozketako zenbakien jabeek bezala, Uztarriaren tonbolan saridun boletoa tokatu baina oraindik sariak jasotzeko daudenek ere, hala nahi izanez gero, irailean izango dute sariaren bila joateko aukera, Uztarriaren egoitzara.

Izan ere, abuztuan Uztarriak oporrak hartu ditu.