Konkistaren harira, ekitaldia

Uztarria.eus 2012ko uzt. 26a, 13:37

Atzo, hilak 25, 500 urte sartu zen Iruñeara Albako Dukea Nafarroa Garaia konkistatzera. Horren harira, Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak ekitaldia egin zuen plazan eta Sanagustin kulturgunean. Txalapartariak aritu ziren plazan aurrena. Gero, Itsasi Dantza Taldekoek Ikurriñaren dantza egin zuten Nafarroako banderarekin. Sanagustin kulturgunera sartu ziren segidan, eta Kontxita Martija zinegotziak sarreratxoa egin ostean, Manuel Agirretxe Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeko kideak udal adierazpen instituzionala irakurri zuen. Behin hori guztia eginda, konkistari buruzko bideoa eta bertso saioa izan ziren.