Corrugadosekoak Bilbon kanpaldia egiten ari dira

Uztarria.eus 2012ko uzt. 26a, 12:36
Corrugados Azpeitiako langile talde bat Bilbon, kanpin-dendekin..

Bihar, ostirala, bukatuko dute akanpada. Gaur, berriz, elkarretaratzea egingo dute 13:00etan, Bilboko BBVAren egoitza aurrean.

Corrugados Azpeitiako langileak Bilboko BBVAren egoitzaren aurrean akanpada egiten ari dira euren lanpostuen defentsan eta murrizketen kontra. Bihar, ostirala, arte egongo dira han eta gaur, osteguna, elkarretaratzea egingo dute, 13:00etan. 

BBVA Grupo Gallardoren hartzekodun nagusia da, "hortaz, enpresaren zein langileen etorkizunaren erantzule ere bada".