Entzungai da saninaziotako kantua

Uztarria.eus 2012ko uzt. 25a, 13:16

Entzungai dago dagoeneko saninazioetarako egin duten kantua. Hainbat herritarrek hartu dute parte grabaketan; Haujijijai! Batzordeak, Skandalue elektrotxarangak, Udal Musika Bandak, Juan Antxieta Musika Eskolako koruko ikasleek, Julian Barrenetxea Abesbatzakoek, Baigerakoek eta Olatz Prat, Aritz Arzaekllus, Xabier Izagirre, Ruben Fernandez eta Felipe Murillo abeslariek. Abestia Unai Frantzesenak eta Felipe Murillok egin dute, eta Eñaut Gaztañagaren Zestoako estudioan grabatu dute. Hemen abestiaren letra, aldaketa batzuk izan ditu-eta.

Hiru egun,

hiru gau

baina zer da hau!

Kantu eta dantza

giro aparta

bete da enparantza.

 

Nahikoa janda

pixkat edanda

egin dugu eztanda

a ze parranda!

 

Aurrera herria

festetan goza

hemen da eta

marea arroxa (bis).

 

Denok batera

eginaz aurrera

kalean gora ta behera

Herria alaituz

penak ahaztuz

eman diogu hasiera

 

Lehertu da poza

dena da arroxa

eguna, gaua ta goiza

nahi ditugu ospa.

 

Aurrera herrian

festetan goza

hemen da eta

marea arroxa (bis).

 

Heldu eta gazte

emakume gizon

txikiak handiak

zaharrak eta berriak

denok elkarrekin

parte hartze handian.

 

Aurrera herria

festetan goza

hemen da eta

marea arroxa (bis).