Asteburuan kalean agertutako kartelen edukia salatu du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus 2012ko uzt. 25a, 12:40

Joan den aste bukaeran herriko zenbait kaletan agertu ziren bi kartelen edukia salatu du ohar bidez  Azpeitiko EAJk. Haiek diotenez, "sinadurarik gabeak, baina lan handirik gabe nork eginak ziren garbi antzematen zen". Kartelak "edukinontzi bidezko zabor bilketaren aurkakoak" ziren, esan dute: "Batean EAJ-PNVren logotipoa eta izena lapurtu, baimenik gabe erabili eta alderdia iraindu dute; bestean, Azpeitiko EAJko zinegotziak zabor artean jarri zituzten. Lehengo lepotik burua".

"Ez dira asko aldatu zenbaiten jokamoldeak", diote EAJkoek: "Ez genuen, gainera, aldatuko ziren esperantza handirik. Jokabide horiek "faxistak dira". Gainera, horiek "nahi dutena esateko bulda dute, eta ez dute onartzen sinadura bilketa xume bat egitea, herriak bere iritzia agertzea", adierazi dute jeltzaleek.

"Beti eskatu izan dute demokrazia, baina gu ez gara inoiz beraien antzeko joko zikinetan sartu", baieztatu dute: "Guk ez dugu kartelik atera beste alderdi politiko batzuen logotipoak eta izena erabiliz, guk ez ditugu atera zinegotzien aurkako kartelak, erridikulizatu nahian". Azpeitiko EAJkoek azaldu dutenez, "erabat gaitzesten ditugu jokabide horiek, eta inork talde horien gain aginpidea edo ardura baldin badu, berriro horrelakorik ez gertatzeko bideak jar ditzala eskatzen diogu".

Jeltzaileek alkateari eta zinegotzie eskatu diote, "saninazioetan era horretako kartelik eta pankartarik jartzea ez dezatela ametitu". Jartzen badituzte, berriz, "berehala kentzeko agindua emateko" esan dute: "Hainbeste aldarrikatzen duten elkarbizitza hori benetakoa izan dadin. Bestela, ondo geratzeko hitz hutsak baino ez dira izango".

1.200 sinadura

Azpeitian atez ateko zabor bilketaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko 1.200 sinadura ingurura bildu dituzte EAJkoek. Eskerrak eman nahi izan dizkiote sinadura eman dute azpeitiarrei, "inposatutako sistema bati aurre egiteko pausoa eman eta bere iritzia agertu dutelako".

Sinadura bilketarik ez dute egingo San Inazio Festetan eta abuztuan ere ez. Iraileko lehenengo asteburuan ekingo diote berriro sinadura bilketari, "betiko ezezagun horiek kartelak jartzen badizkigute ere".