Festa eta greba eguna

Uztarria.eus 2012ko uzt. 23a, 18:27

Atzo, Baserritarren Eguna, festarako eguna bazen ere, Corrugados Azpeitia enpresako langileek eta hainbat herritarrek manifestazioa egin zuten 12:00etan Etxe Zuri paretik hasita. Langileak kaleratzearen aurka eta enpresaren etorkizuna argitzeko eskatuz greba mugagabean daude Corrugadosekoak eta gaur, astelehena, 43. greba eguna dute.