Uztailaren 22an, igandean, irekiko du Uztarriak tonbola

Uztarria.eus 2012ko uzt. 19a, 20:59

Aurten ere Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena, guztira 70 laguntzailetik gora. 22aren ondoren, uztailaren 29an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean ere irekiko du Uztarriak tonbola Erdikalean.

Egun gutxi falta dira festak hasteko eta, horrenbestez, egun gutxi falta dira Uztarria Komunikazio Taldeak laugarren urtez jarraian prestatu duen tonbolak ateak irekitzeko. Igandean, uztailaren 22an, irekiko du Uztarriak festetako tonbola Erdikalean, Jabier Iruretak beste behin musutruk utzi dion lokalean.

Irureta bezala, asko eta asko dira Uztarriaren tonbolan lagunduko dutenak. Aurten ere Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena, guztira 70 laguntzailetik gora. Eskerrak guztiei, Uztarriak diru-sarrera propioak areagotzeko abian jarri zuen proiektuan denen laguntza oinarrizkoa delako.

22aren ondoren, uztailaren 29an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean ere irekiko du Uztarriak tonbola Erdikalean. Eta, nola ez, tonbolan boletoak erosten dituztenek sari asko eta askotarikoak irabazteko aukera izango dute: Ukabik emandako netbook bat, telebista eramangarri bat, MP4ak, irabiagailuak, plantxak, haurrentzako bizikleta, zalditxo eta hainbat jostailu, eta beste asko. Urtero bezala, euro baten truke bi txartel erosi ahalko dira.

Saririk ez duten txarteletan zozketarako zenbakiak ere egokitu daitezke. Izan ere, tonbola ixtearekin batera beste bi sari zozketatuko ditu Uztarriak: bi lagunentzako asteburupasa bat, Eroski Bidaiak-en emana, eta lau lagunentzako afaria Kiruri jatetxean.

Ordutegiari dagokionez, eguerdietan 12:00etatik 15:00etara irekiko ditu ateak tonbolak egunero eguerdi partean. Arratsaldez, hilaren 22an eta 29an 18:00etatik 21:00etara, eta gainerako egunetan 17:00etatik gauerdira.

Ekimenaren laguntzaileak

Bertan merkatarien elkartea

Azpeitiko Udala

Ukabi informatika

Eroski Bidaiak

Eregi euskara eta komunikazioa

Zelai talasoterapia

Malats

Matxin xestoak

Nekane janari denda

Nerea eskulanak

Kiruri jatetxea

Aliur kafetegia

Amaia taberna

Ametsa kafetegia

Añota sagardotegia

Arrupe hotela

Auntxa erretegia

Azpillaga taberna

Bar Azpeitia

Eguzkitza taberna

Etxe-Zuri taberna

Garmendipe jatetxea

Garoa kafetegia

Harzubia garagardotegia

Intz taberna

Iraurgi Saskibaloia

Iraye taberna

Izaro taberna

Jim Clark taberna

Juantxo Txiki taberna

Baigera I

Baigera II

Kiroldegiko taberna

Laratz kafetegia

Larrañaga jatetxea

Lau-Bide jatetxea

Mendizabal erretegia

Mikel Uria jatetxea

Pub Neguda

Ondarbide jatetxea

Ongi Etorri jatetxea

Oñatz taberna

Orbegozo erretegia

Orkatz Kultur Elkartea

Osinazpi jatetxea

Pastorkua jatetxea

Pub Pikua

Urtzi taberna

Jai Alai jatetxea

Patxo erretegia

Sanagustin kulturgunea

Uranga jatetxea

Azkune fruta denda

Egaña gozotegia

Errotaundi okindegia

Etxaun kutixiak

Kutxillo

Ogi Berriena okindegia

Adats ileapaindegia

Anare ileapaindegia

Bigara ileapaindegia

Elnek ileapaindegia

Garai ileapaindegia

Goiatz ileapaindegia

Inaxita ileapaindegia

Irede estetika

Jone eta Maikar

Karmen Gurrutxaga ileapaindegia

Kimetz ileapaindegia

Motx ileapaindegia

Zuha ileapaindegia