Ainhoa Goenaga igerilaria, Espainiako azpitxapeldun

Uztarria.eus 2012ko uzt. 19a, 13:44
Goenaga Espainiako Txapelketako podiumean. (Nerea Illarramendi)

Junior Mailako Espainiako Igeriketa Txapelketan izan da Sevillan, eta emaitza onak lortu ditu azpeitiarrak.

Ainhoa Goenaga azpeitiar igerilaria Sevillan izan da uztailaren 13tik 15 era bitartean, Junior Mailako Espainiako Igeriketa Txapelketan, eta azpitxapeldun izan da 100 metro bizkarrez proban. Hala, zilarrezko domina lortu zuen azpeitiarrak.
 
Txapelketa bikaina egin du Goenagak Sevillan eta 1.200m bizkarrez proban, berriz, bosgarren postuan sailkatu zen. 200 metro estiloetan, aldiz, 14. izan zen. Goenagak ez du oraindik denboraldia bukatu, eta uztailaren 24tik 27ra bitartean Terrasan (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izango da absolutu mailako txapelketan. Han,  50 metro, 100 metro eta 200 metro bizkarrez eta 4x100 metro estilo probetan hartuko du parte.

Infantilak Espainiako Txapelketan

Egunotan Infantil Nailako Espainiako Txapelketa jokatzen ari da Bartzelonan eta han ari dira lehiatzen Jon Aizpuru, Pablo Etxeberria eta Oihana Goenaga azpeitiar igerilariak.