Bota ura, bota ura!

Uztarria.eus 2012ko uzt. 18a, 14:05

Eguraldi beroari aurre egiteko modu egokia bilatu dute gaurkoan udaleku irekietako haur, gaztetxo eta begiraleek. Kalean ibili dira bainujantziarekin eta txankletekin, ura botatzeko eskatzen. Balkoietara gerturatu eta "bota ura!" ohiukatzen zuten. Goitik behera mela-mela eginda ibili dira alde zaharrean.