Xabier Azkargorta Boliviara

Uztarria.eus 2012ko uzt. 17a, 12:32

Hemezortzi urteren ondoren, Boliviako selekziora itzuliko da azpeitiar entrenatzailea.

Xabier Azkargorta (Azpeitia, 1953) futbol entrenatzailea Boliviako selekzioko hautatzailea izango da, hemezortzi urte eta gero. Gaur, asteartea, aurkeztu dute Santa Cruz hirian. Boliviako Futbol Federazioko presidenteak esan duenez, "aho batez" onartu dute Azkargorta hautatzaile izatea. Azkargortak, berriz, "oso pozik" dagoela adierazi du aurkezpenean.

Azkargorta, Lagun Onak-en izan zen entrenatzaile, gero Ondarroan ere bai. Harrezkero, beti Euskal Herritik kanpo egon da karguetan.

1982. Nastic Tarragona (Katalunia).

1983-1986. Espanyol (Katalunia).

1986-1987. Valladolid (Espainia).

1987-1989. Sevilla (Espainia).

1989-1991. Tenerife (Espainia).

1993-1994. Boliviako selekzioa.

1995-1996. Txileko selekzioa.

1997-1998. Yokohama Marinos (Japonia).

2003-2005. Real Madrilen (Espainia) nazioarteko eskolaren zuzendari.

2005. Chivas (Mexiko).

2006. Guoan (Txina).

2012. Boliviako selekzioa.