Ehunmilak-eko partaideak herritik pasatuko dira

Uztarria.eus 2012ko uzt. 11a, 13:02

Hirugarren Ehunmilak Euskal Herriko Ultratrail lasterketa etzi, ostirala, hasiko da Beasainen eta Gipuzkoako hainbat eskualdetako herriak zeharkatuko dituzte parte-hartzaileek, hiru egunetan.

Ostiralean, 23:05 ingurutik 07:00ak aldera arte pasatuko dira kirolariak Azpeititik. Erlotik jaitsi eta herriko azoka plazan jarri duten kontroletik pasatu beharko dute lasterkariek. Behin kontrola pasatuta, Erniora abiatuko dira. Azpeitiko kontrola ibilbideko 53 kilometroan dago; ibilbideak 168 kilometro ditu.