Etxebizitza tasatuak erosi edo alokairuan hartzeko aukera berria ireki du Udalak

Uztarria.eus | Hirigintza | Artikulua
2012-07-10 18:54

Aurreko sustapenetan hutsik geratutako hamar etxebizitza dira guztira: bi Enparan kalean, zazpi Nuarben eta bat Ibai Eder kalean. Eskakizunak eta dokumentazioa uztailaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira Azpeitia Lantzenen egoitzan.

Udalak joan den uztailaren 5eko Udalbatzarrean onartu zuen udal etxebizitza tasatu horiek esleitzeko prozedura abian jartzea. Aipatutako etxebizitzei "irtenbidea eman behar" zaie, eta horregatik ireki dute deialdi berria.

Aurreko deialdiekin alderatuta nobedade nagusia alokairuaren aldeko apustua da. Horrela, Nuarbeko zazpi etxebizitza tasatuak alokairuan ematea erabaki du Udalak; Enparan kaleko biak ere alokairuan emango ditu, erosteko aukerarekin; Ibai Eder kalekoa, berriz, salgai jarriko du.

Etxebizitza horietan interesatuta daudenek eskakizunak eta dokumentazioa uztailaren 27a baino lehen aurkeztu behar dituzte Azpeitia Lantzenen egoitzan, Sindikatu Zaharrean. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era irekita daude Azpeitia Lantzenen bulegoak. Informazioa nahi izanez gero, hango 943 157183 telefonora ere deitu daiteke.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia faborez | 2012-07-10 : 21:49

9 etxe gehiago alokairuan? ondo.

Erabiltzailearen aurpegia jozu | 2012-07-11 : 10:41

zergatik ez ote da urteetan alokairuaren aldeko aposturik egin?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa