Txetxu Urbieta kazetaria Uztarrian izan da elkarrizketa digitalean

Uztarria.eus 2012ko uzt. 10a, 19:31
Txetxu Urbieta Uztarrian, elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzuten.

Euskadi Irratiko kirol saileko zuzendari izendatu berri duten azpeitiarrak Uztarria.com-eko erabiltzaileen galderak erantzun ditu. Kargu berriaz eta beste hainbat kontutaz aritu da.

Txetxu Urbieta (Azpeitia, 1968) azpeitiar kazetaria Uztarriaren egoitzan izan da gaur, asteartea, elkarrizketa digitalean. Euskadi Irratiko kirol saileko zuzendari izendatu berri duten azpeitiarrak Uztarria.com-eko erabiltzaileen galderak erantzun ditu.

Kargu berriaz eta beste hainbat kontutaz aritu da Urbieta. Anjel Alkainek egiten dion imitazioaz, kirol kazetarien hizkeraz, Realaren fitxaketa berriaz edota Lagun Onaken hamaikako historikoaz galdetu diote, besteak beste, irakurleek.

Irakurri hemen elkarrizketa digitala osorik.