Aitormen beroa

Urola Kostako Hitza 2012ko uzt. 10a, 12:36
Amaia Gonzalez eta Jose Mari Orbegozo dantzariak. (Nerea Uranga)

Jose Mari Orbegozoren aretoko dantzen eskolakoen erakustaldia izan zen Soreasu antzokian herenegun, Azpeitia Dantzan ekimenaren barruan. Orbegozoren eskolako irakasleek, ikasleek eta beste hainbat dantzarik hartu zuten parte emanaldian. Soreasu antzokia leporaino bete zen, eta jaialdi bikaina ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Pasodoblea, salsa, sebillanak, musikalak, musika zuzenean zela egindako dantzak... egin zituzten. Jaialdiaren baitan Orbegozori aipamen berezia egin zion Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordeak.