Tourraren Pirinioetako bi etapa ikustera joateko aukera

Uztarria.eus 2012ko uzt. 9a, 19:18

Oñatiko Markel Irizar Peñakoek antolatutako autobusetan joan nahi dutenek Azpeitian ere eman dezakete izena. Irteera uztailaren 17an izango da eta izena emateko epea hilaren 13an bukatuko da.

Frantziako Tourreko Pirinioetako bi etapa nagusiak ikustera joan nahi dutenek badute horretarako aukera. Oñatiko Markel Irizar Peñakoek antolatutako autobusetan joan nahi dutenek Azpeitian ere eman dezakete izena, Aitzaki Kirolak dendan, hain zuzen ere (943 150738 da dendako telefono zenbakia).

Pau-Bagneres de Luchon (uztailak 18) eta Bagneres de Luchon-Peyragudes (uztailak 19) dira irteeran parte hartuz gero jarraitu ahalko diren bi etapak. Autobusa uztailaren 17an irtengo da. 12 urte artekoentzako prezioa 75 eurokoa da, eta hortik gorakoentzat 150 eurokoa. Prezioaren barruan sartuko dira joan-etorria, jatekoa eta edatekoa. Egonaldia, berriz, kanpin-dendetan egingo dute.

Izena emateko epea hilaren 13an bukatuko da.