Iraurgi Saskibaloikoen denboraldi amaierako bazkaria

Uztarria.eus 2012ko uzt. 9a, 19:09

"Ospatzeko asko" izan dute Iraurgi Saskibaloiko kideek 2011-2012 sasoiaren bukaeran, eta ospatu beharrekoak merezi bezala ospatzeko elkartu ziren joan den zapatuan, uztailaren 7an, Loiola Hotelean. Klubeko zuzendari, entrenatzaile, jokalari eta laguntzaileekin batera, Azpeitiko Udaleko ordezkariak, GBC-koak eta bezperan Azpeitian Euskadiko selekzioarekin indarrak neurtu zituen Senegaleko selekzioaren ordezkariak ere izan ziren bazkaltzen. (Argazkia: ISB).