Aitzealdenk! Zuzenean 01 jaialdiaren erakusketa Sanagustinen

Uztarria.eus 2012ko uzt. 9a, 14:20

Apirilean egin zen Aitzealdenk! Zuenean 01 jaialdian herriko bederatzi argazkilarik ateratako argazkiekin erakusketa jarri dute Sanagustin Kulturgunean. Jaialdia izan zen hiru egunetako argazkiak daude ikusgai eta honakoak dira argazkilariak: Alaitz Ruiz, Igor Froilan, Xanti Rodriguez, Juan Mari Ibarzabal, Alberto Beloki, Oihan Amezua, Iban Etxezabal, Borja Izagirre eta Burrundaye. Uztailaren 20ra arte egongo da erakusketa.