Saninazioetan lan egiteko jendea behar du Udalak

Uztarria.eus 2012ko uzt. 9a, 12:40

Eskaerarako izena udaletxean eman behar da uztailaren 9an hasi eta hilaren 17ra bitartean

Saninazioetan hainbat eginkizunerako (aparkalekuetarako, su festetan...) lanpostuak eskaintzen ditu Azpeitiko Udalak. Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta antzeko eginkizunetan esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte.

Interesa dutenek uztailaren 9tik 17ra (biak barne) bitartean eman beharko dute izena. Horretarako, betetako eskabide orriaz gainera, NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute udaletxean. Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute.