Azpeitia, zuri-gorri

Uztarria.eus 2012ko uzt. 6a, 14:26

Iruñean txupinazioa bota eta ordu laurdenera bota dute Azpeitian Sindikatu Zaharretik San Fermin Txikiri hasiera emateko suziria. Kolore zuri eta gorriak nagusitu dira eguerdi partean herriko alde zaharrean, gaztetxoenen zoramenerako. Entzierroa San Fermin bezperan egin dute, bihar, San Fermin Eguna, zapatua delako.