Bizitzaren zurrunbiloari aurre egin, ez ihes

Uztarria.eus 2012ko uzt. 6a, 12:41

"Norberak sentitu behar du aske, bizitzaren sarean harrapatuta ez sentitzeko. Bizitzako arloren batean gaizki sentituz gero, aurre egin behar zaio ihes egin beharrean. Arazoei aurre eginez mugitu daiteke aske bizitzaren sarean". Horren harira egin du Aritz Arzallusek 'Bizitzaren Sarean Harrapatuta' film laburra. Arzallusek idatzi eta zuzendu du filma.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketetako lizentziatura bukaerako Karrera Amaierako Proiektua izan da filma, eta martxoan grabatu zuten. Besteak beste, Mikel Laskurain, Iñigo Antsorregi, Gurutze Eizmendi, Ane Arenas, Urki Muguruza eta Pedro Otaegi aktoreek hartu dute parte filmean. Aktore horietako asko azpeitiarrak dira.

Arzallusek eskerrak eman dizkie "proiektua aurrera eramaten lagundu didaten guztiei".