"Zezen suharrak eta kalitatezko toreatzaileak" izango dira saninazioetan

Uztarria.eus | Festak | Artikulua
2012-06-28 14:57

Desenkajonamentua eta hiru zezenketa izango dira aurtengo festetan. Abono zaharrak berritzeko eta berriak egiteko aukera izango da uztailaren 10etik 21era bitartean, takilan (Udaltzaingoaren bulegoaren ondoko lokala, Plaza txikian).

Ezkerretik eskubira, Mikel Ibarzabal, Joxin Iriarte, Alberto Aguilar, Txetxu Iriarte eta Javier Beobide aurkezpen ekitaldian.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Aurtengo saninazioetako zezenketetako kartela aurkeztu dute Azpeitiko Zezenzale Batzordeko kideek gaur, osteguna, Sanagustin kulturgunean. Joxin Iriartek esan duenez, "zezen suharrak eta kalitatezko toreatzaileak izango dira aurtengoan". Zezenzale Batzordekoekin batera izan dira aurkezpenean Mikel Ibarzabal udaletxeko zinegotzia eta Alberto Aguilar toreatzailea. Aguilarrek adierazi du, "Azpeitia oso herri berezia da niretzat. Lagun handiak ditut hemen, gainera. Azpeitiak asko eman dit, eta eskerrak eman beharrean nago".

Desenkajonamentua eta hiru zezenketa izango dira aurtengo festetan. Saninazioetako zezenen desenkajonamentua uztailaren 29an, igandea, izango da zezen-plazan, 18:30ean hasita. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean zezenketak izango dira ikusgai.

Hilaren 30ean, 18:00etatik aurrera, Jose Escolar Gil ganadutegiko (Lanzahita, Avila) zezenekin arituko dira Sanchez Vara, Serafin Marin eta Esau Fernandez toreroak. Uztailaren 31n, asteartea, Palha ganadutegiko (Porto Alto, Portugal) zezenen txanda izango da eta Antonio Ferreira, Alberto Aguilar eta Paco Ureña izango dira toreatzaileak. Azken zezenketa abuztuaren 1ean izango da. Ivan Fandiño, David Mora eta Daniel Luque toreatzaileak izango dira Azpeitiko zezen-plazan eta Valdefresno ganadutegiko (Tabera de Abajo, Salamanca) zezenekin aritu beharko dute.

Zezenketetarako sarrerak

2012ko uztailaren 30, 31 eta abuztuaren 1ean izango diren zezenketetarako abono zaharrak berritzeko eta berriak egiteko aukera izango da uztailaren 10etik 21era bitartean, takilan (Udaltzaingoaren bulegoaren ondoko lokala, Plaza txikian). Telefonoz ere egin daiteke eskaria (943 15 71 60). Uztailaren 21an 20:00etarako abonoak jasotzen ez dituztenek, horretarako eskubidea galduko dute. Abonoz kanpoko sarreren salmenta uztailaren 23tik aurrera egin ahal izango da, eta internet bidez ere erosi ahal izango dira hemen.

Uztaileko astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da zabalik takila. Launbat eta jai egun bezperetan, berriz, 11:00etatik 13:00etara. Egunean bertan zezen-plazan ere salduko dira egun horretako zezenketari dagozkion sarrerak, 16:00etatik aurrera.

Zezenketak iragartzeko kartela

Aurtengo zezenketak iragartzeko irudia aukeratzeko kartel lehiaketa jarri zuen abian Zezenzale Batzordeak, hirugarren urtez jarraian. Aurtengo kartel irabazlea Valen Garciarena izan da, eta haren irudia baliatuz kaleratuko dituzte zezenketetako kartelak. Joxin Iriarte Zezenzale Batzordeko kideak eman dio aurkezpen ekitaldian 1.000 euroko diru-saria Garciari.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia zezenzaliek | 2012-06-29 : 22:42

Aurten ere bere naia bete du Joxin Iriartek zezen kartelakin, azpeitiko afizionauen ilusiyuek zapuztuz toreatzaile eskaxakin.

Erabiltzailearen aurpegia zezenzaliek | 2012-06-30 : 01:17

Azpeitiko zezen korriden historia pixkat analizatzen badugu, ikus dezakegu zezena gustatzen dan plaza bat dela eta bestalde jakina da bertatik histori urreneko figura guztiak pasatu direla; Curro Romero, Paco Camino, Jose Tomas, El Juli, Joselito etb..

Nere ustez, Joxin Iriartek "Vic Fesensac"_en kopia bat lortu nahi du Azpeitian, baina gure herriko zezenzaleek nahi dutena, benetan hori al da? Edo gure historiak argi utzi izan duen bezela, nahiago al dugu, benetako figurak ikusi?

Lehenik eta behin Joxinek "zezen encaste" barietatea ekartzen duela dio egindako argitalpeen eta elkarriketetan baina Azpeitiarrek ba al dakite "encasteak" bereizten? edo nahiago dute izen ezagun bat ikusi karteletan?

Argi utzi nahiko nuke, neri zezenketa " torista"_k gustatzen zaizkidala baina horrek toreroari suposatzen dion esfortzua eskertzen jakin beharko genuke ikusleok eta Azpeiti ez dago "feria torista" bat baloratzeko kapazitatua.

Bestalde, krisia dela eta, egia da ez dela garairik onena figura hoberenak kontratatzeko baina , figurak ekartzen zireneko sarrerak eta gaur egungoak prezio berean daude eta hori ezinezkoa da!!
Nere iritziz, Azpeitiar zezenzaleoi gustatuko litzaigukeena zera litzateke: "corrida torista" bat, eta beste "torerista" bat.
Ez da zentzuzkoa, ganaderi zail bat kontratatu eta horretara ohitu gabe dagoen torero gazte bat ekartzea zezen hoientzako, adibidez: Jose Escolarren kasuan, Esaú Fernandez edo Palha_ren kasuan Paco Ureña jartzea. Hori ondo ateratzen bada benetan milagro bat da, toreroei meriturik kendu gabe.

Lehengo urtean Paco Ureñak egindako porrotaren ondoren , nola da posible aurten berriz bera ikusi beharra?
Zenbaterainoko zerikusia duela uste duzue, azken honen apoderatua Joxin bera dela esango banizueke? Urtero tragatu behar al dugu? Udaletxeak lan hontarako aukeratu duena ( hau da, Joxin Iriartek) ezin du apoderatua izan , ez baita zezen plazaren kargu dagoen enpresa pribatu bat.

Inolaz ez noa Azpeitira datozen toreroei meritoa kentzea baina logikoena 9 toreroetatik gutxinez figura bat etortzea litzateke: adibidez, Perera, Talavante, Castella, Manzanares etb... benetan Madril, Sevilla, Bilbon triunfatzen dutenak.
Palharen ganadutegia 4 edo 5.aldia da Azpeitiara datorrena. Argi dago, ganaderoarekiko duen adiskidetasuna.Azkenengo bi urteetan, primerako plaza guztietatik kanpo dago. Iada ez da lehen zena.

Laburbilduz, kartelak ilogikoak dira,"mucho pollo para tan poco arroz", sarrerak oso garestiak eta arratsalderik onena azkena dela.
Guzti hortatik salbatzea dagoen bakarra, Serafin Marín ikus ahal izatea eta Esaú Fernandez beste ganaderi batekin ikusiko bagenu.

Azpeitiarrok gure historiari jarraituz, benetako zezenketen zain jarraituko dugu!!! Beste urtebetez kanpora joango naiz ikusle gisa!!!

Erabiltzailearen aurpegia Zelailuze | 2012-06-30 : 15:48

Ba ze esangoizuet...neri oso gorra eitezatela 2012 urtien ta bizi naizen herriyen oaindik korridak eotie saninaziyotan.Etziok eskubideik animali batei hori eitie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa