Abian da Orkatzeko V. klik argazki lehiaketa

Uztarria.eus 2012ko eka. 25a, 12:58
Iaz Aritz Iturbek irabazi zuen lehiaketa argazki honekin.

Euskal presoak eta oporrak gai hartuta irailaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira argazkiak.

Orkatz Kultur Elkarteak Klik argazki lehiaketa antolatu du bosgarrenez. Lehiaketako gaia euskal presoak eta oporrak izango da. Hala, herritarrek edozein tokitan euskal presoak eta oporrak gai hartuta ateratako argazkiak jasoko dira, irailaren 31ra bitartean. Orkatz Kultur Elkartean bertan edo orkatzke@gmail.com helbidera bidali beharko dira argazkiak.