Eizagirre Rekejotarren kartelak iragarriko ditu XXX. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | Kultura | Argazkia
2012-06-22 18:41

Maite eta Borja Eizagirre Rekejo anai-arreba azpeitiarren kartelak (argazkian) irabazi du XXX. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa. Aste honetan bukatu da aurtengo lehiaketara aurkeztu diren 38 lanekin osatutako erakusketa, Betharrameko aretoan, eta Udaleko Kultura Sailak gaur, ostirala, jakinarazi du irabazleen izena. Eizagirre Rekejotarrek 900 euroko diru-saria jasoko dute eta beren lana izango da udazkenean herrian egingo diren XXX. Euskal Antzerki Topaketen irudia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa