Aratzerrekan, Lasaon, Matxinbentan, Nuarben eta Urrestillan auzo-alkateak izendatzeko prozedurak abian daude

Uztarria.eus | Herria | Artikulua
2012-06-22 17:34

Uztail erdi alderako guztiak izendatuta egotea aurreikusten dute Udalean. Auzoetako antolaketa parte-hartze ordenantza berrian jasota dago eta, Ainhoa Beristain arloko batzordeburuaren esanetan, jendeak "begi onez ikusi" du auzoetan batzordeak eratu eta auzo alkateak aukeratzeko prozesua abian jartzea

Mikel Ibarzabal, Ainhoa Beristain eta Aritz Epelde, udaletxean egin duten agerraldian.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Aratzerrekan, Lasaon, Matxinbentan, Nuarben eta Urrestillan auzo-alkateak izendatzeko abian diren prozedurak zertan diren azaldu dute gaur prentsaurrean udal gobernuko kideek. "Aste honetan egin ditugu batzarrak eta aukeraketa prozesuan aurkitzen dira momentu honetan", azaldu du arloko batzordeburu Ainhoa Beristainek. Aurretik ez dutenetan batzordeak eratuko dituzte, alde batetik, eta auzo-alkateak izendatu, ondoren. Uztail erdi alderako guztiak izendatuta egotea aurreikusten dute Udalean.

Agintea hartu eta herritarrekin egindako aurreneneko batzarrean, 2011ko uztailean, aurreratu zuen egungo udal gobernuak auzo-alkatearen figura sortzearen asmoa. Horrela, auzoetako antolaketa parte-hartze ordenantza berrian jasota dago. Gaurko agerraldian gogoratu dituzte udal ordezkariek auzo-alkateen eskumenak eta eginkizunak: "Auzotarrekin bitartekaritza egitea, Udalari auzotarren eskariak aurkezteko, eta auzotarrei jakinaraztea Udalak zabaldu nahi dituen jardueren gaineko informazioa, auzoari eragiten diona".

Orain auzo-alkateak aukeratzear dauden auzoena "abiapuntua" izatea nahi du Udalak. Ainhoa Beristainen esanetan, jendeak "begi onez ikusi" du auzoetan batzordeak eratu eta auzo alkateak aukeratzeko prozesua abian jartzea. "Auzoen bizi-kalitatea eta izaera indartuz, auzoen biziberritzea ezinbestekoa da. Auzoen eta auzotarren parte-hartzea, antolatu eta auzoaren etorkizunean auzotarrek parte hartzea ezinbestekoa da", udal ordezkarientzat. "Horretarako bitartekoak eta erraztasunak auzotarren eskura ipintzea dagokigu", gaineratu du Beristainek.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia inakius | 2012-06-23 : 12:10

Eta Loiola, zer?

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2012-06-23 : 20:38

Inakius-ekin ados!....ta Xanjuandei????jjjjj.....

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa