Kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea zabalduko da ostiralean

Uztarria.eus 2012ko eka. 14a, 12:33

Bihar, ostirala, zabalduko da eskaerak egiteko epea, eta uztailaren 16a izango da horretarako azken eguna.

Udalak bihar, ostirala, irekiko du kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea. Azpeitiko kultur taldeek 2012 urterako diru laguntza eskaerak Udaleko Kultur sailera bidali beharko dituzte uztailaren 16a baino lehen.

Diru laguntza eskaera egiteko orduan taldearen datuak, taldeko arduradunaren datuak, taldeko partaideen izen-abizenak, 2012 urteko plangintza eta aurrekontua eta 2011n Udaletik jasotako diru laguntza eta hori zertan erabili den azaltzen duen txostena aurkeztu behar dira udaletxean.

Informazio gehiago behar duenak edo arazoak dituenak Udaleko Kultur sailera, 943 15 70 68 zenbakira, deitu behar du.