Badator Uztarriaren XII. Pourra

Uztarria.eus 2012ko eka. 8a, 20:43

Etxe-Zuri, Orkatz, Amaia, Erreka, ISB, Auntxa, Mendizabal, Lokotx eta Korrale tabernetan, Ziklos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan, eta Uztarrian bertan egin daitezke apustuak, ekainaren 30eko 14:00ak arte.

uztarria.com/pourra/2012

Ekainaren 30ean hasiko da 2012ko Frantziako Tourra eta Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra antolatu du, hamabigarren aldiz.

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor daude parte hartzeko arauak eta izen-emate orria, eta datozen egunetan osatzen joango gara, informazio gehiagorekin

Aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.

Zer egin parte hartzeko

Oso erraza da.

1). Inprimatu iskripzio orria (pdf formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Amaia, Iraurgi SB, Orkatz Kultur Elkartea, Korrale, Auntxa, Mendizabal, Lokotx eta Erreka tabernetan, Ciclos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan, edo Uztarriaren egoitzan aurkituko dituzu; hartu handik.

2). Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteeko Pourrak!

3). Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 20 eurorekin batera. Edo, bestela, Uztarrian bertan. Apustuak uzteko epea ekainaren 30eko 14:00etan itxiko da.

4). Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan.

Txirrindulariak

Pourrean pelotoi osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere, agian, norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.net-en ikusi

Sariak

Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.

1). Jasotako diruaren %30 (iaz 810 euro izan ziren)

2). Jasotako diruaren %20 (iaz 540 euro)

3). Jasotako diruaren %10 (iaz 270 euro)

Gainerako %40, Uztarriari laguntzeko izango da.

Sari gehiago

Horiez gain, aurten beste sari batzuk ere banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):

  • Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • Odriozola Ardoaken oparia.
  • Erreka Bike-n oparia.
  • Ziklos Beniren oparia.
  • Aitzaki Kirolaken oparia.
  • Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • Azpeitiko Udalaren saria.
  • Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • Odriozola Ardoaken oparia.
  • Uztarriaren sariak.
  • Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Sariak San Inazio bezperan banatuko ditugu, Uztarriaren tonbolan (Erdikalean).

Parte-hartzea urtez urte

Aurreneko Pourra 2001ean izan zen. Orduan beste sistema batekin egin zen lehiaketa. 108 parte-hartzaile izan ziren. Irabazlea, Gorka Beobide. Bigarren Ion Etxeberria, hirugarren Iban Aranbarri.

Hurrengo urtean -2002an-, oraingo sistema hartu zen; alegia, bederatzi txirrindulari eta talde bat ordenean aukeratzeko sistema.

  • 2001: 108 parte-hartzaile.
  • 2002: 83.
  • 2003: 109.
  • 2004. 141.
  • 2005: 179.
  • 2006: 113.
  • 2007: 115.
  • 2008: 116.
  • 2009: 149.
  • 2010: 120.
  • 2011: 135

Pourraren bukaerako albisteak uztarria.com-en

  • 2001 (orduan Pourrak beste sistema bat zuen, eta datuak ez daude webgunean)

Besterik