San Martin Egoitzakoak Donostian

Uztarria.eus | Besterik | Argazkia
2012-06-08 17:50

San Martin Egoitzako egoilir, langile eta boluntarioak Donostian egunpasa ibili ziren atzo, osteguna. Kursaala eta Txillidaren Haizearen Orrazia (argazkian) bisitatu eta Alde Zaharrean, Gipuzkoa plazan eta Kontxako pasealekuan zehar ibiltzeko aukera izan zuten, enbatari aurre eginez. Egoitzatik diotenez, "asko dira egoiliarrek egiten dituzten irteerak, baina egunpasak bereziki gustura hartzen dituzte". Egoiliarretako asko aspaldi Donostiara joan gabeak zireln eta "asko disfrutatu" zuten txangoa. San Martin Egoitzak, bere aldetik, eskerrak eman nahi izan dizkie "parte hartu duten langileei eta, batez ere, boluntarioei, beraiei gabe ezinezkoak lirateke-eta honelako irteerak".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa