Haurrek eta gazteek antzerki emanaldia eskainiko dute, gaur

Uztarria.eus 2012ko eka. 6a, 14:05
'Sekretuen lapurrak' obra antzeztuko duten gaztetxo taldea.

Bi emanaldi eskainiko dituzte, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean.

Gazteria Sailak antolatzen duen haur eta gazteen antzerki tailerreko kideek emanaldia eskainiko dute gaur, asteazkena, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean.

Alaitz Olaizolak zuzendutako bi taldek antzezlan bana egingo dute. Lehenengo taldeak Sekretuen lapurrak izeneko obra antzeztuko du eta, Mariano piano izango da bigarrena. Tailerraren antolatzaileek esan dutenez, "guztiok zaudete gonbidatuta, aktorrek eskertuko dute-eta".