Udala hondakinen bilketa sistema hobetzen saiatuko da Udaleko kideen, alderdien eta herritarren artean adostasuna lortuz

Uztarria.eus 2012ko eka. 6a, 12:40
Leire Etxaniz zinegotzia eta Eneko Etxeberria alkatea hondakinen inguruko batzarren balorazioaren berri ematen.

Hondakinen kudeaketaren inguruko batzarren balorazioa egin du Udalak. Guztira bost batzar izan dira, auzoz auzo, eta ia 300 lagunek hartu dute parte. Udal ordezkariek adierazi dutenez, "bilera oso dimanikoak izan dira eta herritarrek galdera ugari luzatu dituzte".

Hondakinen kudeaketaren inguruko batzarren balorazioa egin du Udalak. Guztira bost batzar izan dira, auzoz auzo, eta ia 300 lagunek hartu dute parte. Udal ordezkariek adierazi dutenez, "bilera oso dimanikoak izan dira eta herritarrek galdera ugari luzatu dituzte". Hala, "helburua bete dela" uste dute: "Gaiak herritarrak asko kezkatzen dituela argi ikusi da, eta bileren helburua informazioa helaraztea zenez, gure ustez, helburua lortu da".

Batzarren ostean bi ondorio atera dituzte udaletxeko ordezkariek: batetik, gaia guztiz politizatua egon arren, teknikoa da. Bestetik, berriz, gaia teknikoa denez bi aukera daude: errauskailua egin eta erraustu ala birziklatu. Bi aukera horien aurrean Udalaren apustua "birziklatzea" dela esan dute.

Horrez gain, udal gorbenuak errauskailurik ez duela nahi jakinarazi du. "Legeak eta Europako zuzentarauak esandakoa bete" nahi du. Gainera, Lapatx ixtea exijitu dute, 2011ko urriaren 4an aho batez erabakitako moduan. Bestetik, Azpeitiko herriak bosgarren edukiontziaren bilketa sistemarekin urteak daramatzala-eta, "emandako urratsak oso handiak dira, baina hobetu egin behar dugu", esan dute. 

Horren aurrean dio udal gobernuak "patxada, sentsibilizazioa eta herritarren kontzientziazioa behar dela bai prebentzioari eta bait birziklapenari dagokionean ere". Azaldu dutenez, "birziklapena eta gaika jasotzeko tasak hobetu beharra dago, eta birziklapena errespetuz egin behar da". Hala, hondakinak ahal bezain ondoen kudeatu ahal izateko, "herritarrk konponbidearen erdian kokatu behar dira". Ondorioz, azaldu dute "bai Udal barnean eta alderdien artean eztabaidatu eta adosten saiatuko" direla. Herritarren ekarpenak eta iritziak bermatuko dituen prozesu bat behar dela ere esan dute: "prozesuak parte hartzailea izan behar du".

Herritarrak "zoriontzea" ere nahi izan du udal gobernuak; bai partaidetzagatik eta bai birziklatzearen aldeko apustu sendoa egiten ari direlako.