Deustuko emakumearen hilketa salatzeko, elkarretaratzea

Uztarria.eus 2012ko mai. 29a, 12:24

Joan den ostiralean Deustun (Bilbo) 37 urteko gizonezko batek 42 urteko emakume bat labankadaz hil zuela salatzeko, atzo, asteartea, elkarretaratzea egin zuen hainbat herritarrek plazan. Bilgune Feministak deitu zuen kontzentrazioa.