Azpeitiarrek gaizki hasi dute Herriartekoa

Uztarria.eus 2012ko mai. 28a, 12:35
Pilotariak hirugarren partida hasi aurretik.

Lehenengo eta bigarrenago partidak alde nabarmenarekin galdu zituzten azpeitiarrek. Aldiz, hirugarrengoan 22 eta 9 nagusitu ziren senior mailako pilotariak. Datorren astebukaeran jokatuko dituzte itzuliko partidak, Azkoitian.

Azpeitiko taldeak gaizki ekin dio 2012ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketari. Zapatuan, hilak 26, Azpeitiak eta Azkoitiak final-zortzireneko joaneko neurketa jokatu zuten, Frontoi Txikin. Datorren astebukaeran jokatuko dute itzulerako partida, Azkoitian.

Hasieratik hasi zuten gaizki azpeitiarrek lehia. Kadete mailako partida 2 eta 22 bukatu zen, eta ezin izan zuten irabazi azpeitiarrek. Jubeniletan ere azkoitiarrak nagusitu ziren 3 eta 22. Azpeitiarrek azkenengo partidan alde garbiarekin irabazi zioten azkoitiarrei; 22 eta 9. Hala, azkoitiarrek 2 eta 1 irabazi zuten Herriarteko joaneko neurketa.