Festa herrikoien batzordea "bizi-berrituta" dator

Uztarria.eus 2012ko mai. 22a, 12:29
50 bat lagun elkartu ziren Festa Herrikoien Batzordearen aurkezpenean, Betharrametako pilotalekuan.

Joan den ostiralean, hilak 18, aurkeztu zuten haujijiJAI! festa herrikoien batzordea. Urte osoan Azpeitiko eta inguruko auzo eta herri txikietako festak landuko dituen talde baten beharra ikusi zutela-eta sortu dute batzordea.

Joan den ostiralean, hilak 18, aurkeztu zuten haujijiJAI! festa herrikoien batzordea. Batzordekoek esan dutenez, "eztabaida sakonak izan eta gero, bizi-berrituta gatoz". Urte osoan Azpeitiko eta inguruko auzo eta herri txikietako festak landuko dituen talde baten beharra ikusi zutela-eta sortu dute haujijiJAI!.

Batzordea landu nahi dituzten balore eta aldarrikapenen arabera antolatu dute. Hala, ingurumenari, jai parekideei, kulturari eta arteari, gatazka politikoari, jai euskaldunei, instituzioekin kritiko eta eraikitzale izateari, aurrekontuen kudeaketari eta txosnak jarri ala ez erabakitzeari eman diote indarra. Batzordekoek adierazi dutenez, "horrez gain, dudarik gabe, auzo txiki eta herri txikietako festen aldeko apustua egiten dugu, auzolanaren kultura gure eredu bihurtuz".

Zenbait auzotako, Nuarbeko, Sanjuandegiko zein Urrestillako festak antolatzen ari direla esan dute, baina Saninazioak ere gerturatzen ari direla-eta, ekainaren 8an, 21:00etan, plazan egingo dute festak antolatzeko lehenengo bilera.