Pako Aristiren eta Benito Lertxundiren arteko solasaldia atzeratuta

Uztarria.eus 2012ko mai. 21a, 12:50

Lertxundik afonia arazoak dituela-eta atzeratu egin dute emanaldia. Antolatzaileek esan dutenez, "oraindik zehaztu gabe dago data berria".

Benito Lertxundik afonia arazoak dituela-eta, atzeratu egingo da Pako Aristi eta Benito Lertxundiren arteko solasaldia. Asteazkenean ziren hitzaldia eskaintzekoak, Gartxot ekimenaren baitan, Sanagustin kulturgunean, baina antolatzaileek esan dutenez, "oraindik zehaztu gabe dago data berria".