Mikel Aranbururen agurra, barrutik

Uztarria.eus | Kirolak | Bideoa
2012-05-04 17:12

 

Mikelen agurrean ikusi ez zena izenburuarekin, bideo hau jarri du Realak bere webgunean. Mikel Aranburuk atzo, osteguna, prentsaurreko batean iragarri zuen futbolari izateari utziko diola denboraldi hau bukatzearekin batera. Kazetariak ez ezik, taldekideak, entrenatzaileak eta Realeko zuzendaritzakoak ere aurrean izan zituen Azpeitikoak atzo Zubietan. Eta, bideo honetan ikusten den bezala, modu berezian adierazi zioten babesa Aranbururi.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia juan | 2012-05-05 : 17:04

Pena bat da Mikelek egin digun iragarpena aste hontan. Erreal zaleak geanok ikusi izen deu urte hauetan nolakue dan, pertsona umille, futbolari ona, eta garai txar eta honetan errezena beste nunbaitea jutie zuenine beti hor eon dana .. eskerrik asko zure dedikaziyueatik eta ondo segi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa