Grupo Zaher ISB txapeldun Euskal Ligako Lauko Finalean

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2012-05-03 08:43

Grupo Zaherrek Easoren kontra neurtu zituen indarrak finalean, eta 57 eta 56 nagusitu zen azpeitiar taldea. Hori dela-eta, maiatz bukaeran jokatuko den Espainiako Txapelketan izango dira mutilak. Bestalde, kadete mailako neskak ere iritsi ziren finalera, baina galdu egin zuten.

Grupo Zaher ISB taldeko kideak finala irabazi eta gero.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Pasa den asteburuan saskibaloiko Euskal Ligako Lauko Finalak jokatu zituzten Azpeitiko kiroldegian. Iraurgiko taldeek ere hartu zuten parte txapelketan, eta finalera iritsi ziren horietako bi: Grupo Zaher ISB eta Sein Neskak ISB.

Grupo Zaherrek Easoren kontra neurtu zituen indarrak finalean, eta 57 eta 56 nagusitu zen azpeitiar taldea. Hori dela-eta, maiatz bukaeran jokatuko den Espainiako Txapelketan izango dira mutilak. Bestalde, kadete mailako neskak ere iritsi ziren finalera. Iraurgikoek esan dutenez, "ederki sufritu zuten finalerako txartela lortzeko". Finala Auka Bidaiak Gernikaren kontra jokatu zuten ISBko neskek, eta 74 eta 51 galdu zuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa