Lan Mobel eta Ourenseren arteko partidarako sarrerak doan eskuratu daitezke

Uztarria.eus 2012ko api. 26a, 14:29

Egunotan Azpeitiko ISB edo Azkoitiko Zurt tabernan edari ala jaki bat kontsumitzen duenak, aukera izango du biharko, Ourenseren kontrako partidarako, sarrerak doan eskuratzeko. Bestalde, Gipuzkoa Basketeko bazkide direnek Lan Mobel eta Ourenseren kontrako partidako sarreran %50eko deskontua izango du.

Lan Mobel Iraurgik bihar, ostirala, jokatuko du Ourenseren Urrezko Adecco ligara igotzeko playoff-etako itzuliko partida. Iraurgikoek esan dutenez, "inoiz baino garrantzitsuagoa izango da zaleen laguntza eta Azpeitiko kiroldegiak sutan egon beharra dauka biharko partidan". Horretarako, Iraurgik sarrerak lortzeko erraztasunak jarri dizkie zaleei.

Hala, egunotan Azpeitiko ISB edo Azkoitiko Zurt tabernan edari ala jaki bat kontsumitzen duenak, aukera izango du biharko, Ourenseren kontrako partidarako, sarrerak doan eskuratzeko. Bestalde, Gipuzkoa Basketeko bazkide direnek Lan Mobel eta Ourenseren kontrako partidako sarreran %50eko deskontua izango du.