Udaberriko bilduma onena

Uztarria.eus 2012ko api. 23a, 12:42

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, hilaren 1ean egin zen XXXV. Udaberriko Argazki Rallya eta argazki bilduma onena Barakaldoko Alex Garairena izan da. Garaik aurten Azpeitian irabazten duen bigarren saria da; Gau Txori Argazki Rallya ere berak irabazi zuen-eta. Rallyko sari-banaketa zapatuan egin zuten. Honatx, Alex Garairen bilduma eta rallyaren ostean parte hartzaileek atera zuten argazkia.