Karapetok 9a-ko 'Begi puntuan' bidea egin du

Urola Kostako Hitza 2012ko api. 20a, 15:20
Gorka Karapeto Sclatamasters bidea eskalatzen. (Victor Montilla)

Gorka Karapeto azpeitiar eskalatzaileak Etxaurin (Nafarroa) 9a mailako Begi puntuan bidea eskalatu du. Ekaitz Maizek ireki zuen eskaladako bide hori, eta azpeitiarrak iaz egin zuen lehen saioa bertan, baina joan den astean lortu zuen bide osoa kateatzea.

Karapetok dagoeneko 9a mailako hiru bide eskalatu ditu. Baltzolan (Bizkaia) egin zuen 2004an, Tas-tas (8c+/9a) bidea. Eta handik aurrera egin ditu, 2008an Sistematik ihes (9a) Aizpunen (Nafarroa) eta iazko urtarrilean Esclatamasters (9a) Perlesen (Lleida, Herrialde Katalanak).