Liburuaren Eguna aurreratuta aurtengoan

Uztarria.eus 2012ko api. 19a, 14:55
Gaztetxo taldea liburutegian. (Azpeitia.net)

Izatez, apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna, baina aurten astelehena denez, Azpeitiko Udalak eta Udal liburutegiak bihar, ostirala, eta zapaturako antolatu dituzte ekimenak.

Izatez, apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna, baina aurten astelehena denez, Azpeitiko Udalak eta Udal liburutegiak bihar, ostirala, eta zapaturako antolatu dituzte ekimenak.

Besteak beste, Azpeitiko Udalak orain artean argitaratu dituen liburuen eskaintza berezia eta liburutegiko zerbitzuen erakusketa antolatu dituzte. Bihar, ostirala, eta etzi bost euroren trukean eskuratu ahal izango dira liburuak, udaletxe azpian. Dena den, Herri Gutunaren 700. urteurrena ospatzeko argitaratutako liburuak ere erosi ahal izango dira, bakoitza bost eurotan. Baina, bilduma osoa eskuratu nahi duenak, 35 euro ordaindu beharko ditu.

Bihar, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango dira ekimenak eta zapatuan, berriz, 11:00etatik 13:00etara.