Juanjo Olaizolaren kaleratzea baliogabetu du epaileak

Uztarria.eus | Besterik | Artikulua
2012-04-17 11:03

Donostiako Lan-arloko 1. Epaitegiak baliogabetu egin du Juanjo Olaizola Burdinbidearen Museoaren Fundaziotik eta EuskoTrenetik kaleratu izana. Epailearen iritziz adierazpen askatasuna urratu da. Hori dela-eta, Olaizolak nahi duen bi enpresetako batean berehala berronartu dezaten agindu du epaileak.

Donostiako Lan-arloko 1. Epaitegiak baliogabetu egin du Juanjo Olaizola Burdinbidearen Museoaren Fundaziotik eta EuskoTrenetik kaleratu izana. Epailearen iritziz adierazpen askatasuna urratu da. Hori dela-eta, Olaizolak nahi duen bi enpresetako batean berehala berronartu dezaten agindu du epaileak. Zenbait egunkarik aurreratu dutenez, oraindik ez du horren inguruko erabakirik hartu Olaizolak.

Hain zuzen ere, 2011. urte hasieran jakinarazi zuten Olaizola Trenaren Museoko zuzendaritzatik kendu zutela. Harrezkero, eta erabaki horren ondorioz, gaiztotuz joan da giroa Olaizolaren eta haren lanaren alde agertu izan diren erakundeen -Trenbidearen Lagunen hainbat elkarte, batik bat- eta Euskotrenen eta, bide batez, garraio baltzu publikoaren ardura duen Eusko Jaurlaritzaren artean. 

Duela pare bat hilabete, berriz, Juanjo Olaizolak Euskotreni jarritako auzia atzera bota zuten epaitegietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa