Komiki eta ilustrazio tailerraren emaitzak Sanagustinen ikusgai

Uztarria.eus 2012ko api. 16a, 19:59

Arte eta Diseinu ikastegian berriki egin duten komiki eta ilustrazio tailerreko ikasleek sortutako lanen erakusketa ikus daiteke egunotan Sanagustin kulturgunean. Miriam Quintana artista eta irakasle urretxuarrak gidatuta, azaroan hasi eta hiru hilabetez eman dute aipatutako ikastaroa. Erakusketa, berriz, joan den ostiralean, apirilak 13, ireki zuten, eta hilaren 26a arte ikusi ahal izango dira lanak kulturgunean. Argazkian, erakusketan jarri dituzten lanetako batzuk.