Euskal Antzerki Topaketetarako kartel lehiaketaren oinarriak plazaratu ditu Udalak

Uztarria.eus 2012ko api. 13a, 19:55

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 2tik 31ra izango da. Ekainaren 8tik 20ra egingo dute erakusketa aurkeztutako kartel guztiekin, eta Udalak izendatutako epaimahaiak uztailean erabakiko du lehiaketaren irabazle bakarra. 900 euroko saria jasoko du irabazleak.

Udalak argitaratu ditu 2012ko Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren oinarriak. Hogeita hamargarren ediziora iritsiko dira aurten euskarazko antzerkiari eskainita herrian egiten diren topaketak eta, horrela, lehiaketara aurkeztu beharreko kartelek testu hau eraman beharko dute barnean: 'Azpeitia XXX. Euskal Antzerki Topaketak 2012ko udazkena'. Egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, orijinalak eta aurrez argitaratu gabeak. Teknika eta materiala egile bakoitzaren esku uzten dira, baina lan guztiek neurri jakina izan behar dute: 450mm zabal x 680mm altu.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 2tik 31ra izango da. Ekainaren 8tik 20ra egingo dute erakusketa aurkeztutako kartel guztiekin, eta Udalak izendatutako epaimahaiak uztailean erabakiko du lehiaketaren irabazle bakarra. 900 euroko saria jasoko du irabazleak. Saria, ohi denez, Antzerki Topaketen amaierako ekitaldian emango zaio kartel lehiaketaren irabazleari.