Auzitegi Konstituzionalak Parot Dotrina "abalatu" duela salatu du Gernikako Akordioak

Uztarria.eus | Politika | Artikulua
2012-04-13 10:31

Agerraldian bildutakoek, besteak beste, Auzitegi Konstituzionalak Parot Dotrina moduko mendeku eta salbuespenezko neurri bat abalatzeak duen muturreko larritasunaren aurrean, apirilaren 14an, zapatua, Bilbon egingo den manifestazion parte hartzera deitu ditu eskualdeko herritarrak. Hala, interesa dutenek Orkatz tabernan eman behar dute autobuserako izena. Zapatuan, bihar, 16:00etan aterako da autobusa Etxe Zuri taberna aurretik Bilborantz.

Ezkerretik eskubira, Juan Mari Igarataundi preso ohia, BegoƱa Uzkudun, Maritxu Uzkudun presoaren ahizpa eta Joxe Arruti, Juan Karlos Arruti 'Paterra' presoaren anaia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Duela egun batzuk Auzitegi Konstituzionalak 1997/2006 doktrina ezartzea zilegi dela erabaki zuen. Horren harira, Urolako Gernikako Akordioa osatzen duten eragile politiko, sindikal eta sozialek euren iritzia kaleratu zuten atzo, Sindikatu Zaharrean egindako agerraldian. Han izan ziren, besteak beste, Juan Mari Igarataundi preso ohia, Begoña Uzkudun, Maritxu Uzkudunen ahizpa eta Joxe Arruti, Juan Karlos Arruti Paterra presoaren anaia.

Han adierazi zutenez, "Parot Dotrina delakoa abalatzea, Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakia, gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez da". Gaineratu zutenez, "Euskal herritarren gehiengo zabal batek Auzitegi Konstituzionalaren erabaki politiko hori gure herriaren bake eta konponbide nahien aurkako eraso zuzen gisa interpretatu duenaren erabateko ziurtasuna dugu". Estatuko botere eta aparatuek "Euskal Herrian ireki den agertoki berriarekiko euren borondatea zein den agerian utzi" dutela esan zuten.

Auzitegi Konstituzionalaren erabaki "oso larri" baten aurrean gaudela esan zuten: "Biziarteko zigorraren de faktuzko legeztapenarekin. Erabaki honek Azpeitiko Juan Karlos Arruti Paterra eta Maritxu Uzkudun errezildarrari zuzenean eragiten die, beraiei ere bizi osorako gartzela zigorra inposatu diote-eta, beste hainbat preso politikori bezala".

Gernikako Akordioa izenpetzen duten eragileek "aterabide demokratikoak erdiesteko konpromisoa berresten dugu", esan zuten. "Irekitako prozesua bukaeraraino eramateko konpromisoa" dutela gaineratu zuten: "Euskal herritar guztiak garaile izango garen aterabide demokratikoraino eta giza eskubide guztien errespeturaino". Horretarako, "ezinbestekoa da jendarte osoaren inplikazioa eta babesa, bidea guztion artean eta batera egin behar dugu-eta".

Agerraldian bildutakoek, Auzitegi Konstituzionalak Parot Dotrina moduko mendeku eta salbuespenezko neurri bat abalatzeak duen muturreko larritasunaren aurrean, apirilaren 14an, zapatua, Bilbon egingo den manifestazion parte hartzera deitu ditu eskualdeko herritarrak. Hala, interesa dutenek Orkatz tabernan eman behar dute autobuserako izena. Zapatuan, bihar, 16:00etan aterako da autobusa Etxe Zuri taberna aurretik Bilborantz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa