Saninazioetako zezenketetarako kartel lehiaketa abian da

Uztarria.eus 2012ko api. 12a, 18:29

Lanak Udaleko Festa Batzordera bidali behar dira, Azpeitiko Zezenzale Batzordeari zuzenduta, eta epea maiatzaren 10ean bukatuko da. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eta haren kartela izango da 2012ko zezenketen irudia.

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak abian jarri du aurtengo saninazioetako zezenketetarako kartela aukeratzeko lehiaketa. Banaka zein taldean, parte hartu nahi dutenek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute lehiaketara, orijinala, edozein material edo teknika erabiliz.

Lanak Udaleko Festa Batzordera bidali behar dira, Azpeitiko Zezenzale Batzordeari zuzenduta, eta epea maiatzaren 10ean bukatuko da. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eta haren kartela izango da 2012ko zezenketen irudia.

Zezenketetarako kartel lehiaketaren oinarriak, hemen