Ostiralean pasatuko da Euskal Herriko Itzulia Azpeititik

Uztarria.eus 2012ko api. 4a, 12:51

Txirrindulariak 14:36 eta 14:48 bitartean Lasaotik pasatzea aurreikusten dute antolatzaileek; handik Landetara joango dira.

Euskal Herriko itzulia ostiralean, apirilak 6, pasatuko da Azpeititik. Bosgarren etapa jokatuko da ostiralean, eta Beran hasi eta Oñatin bukatuko da. Txirrindulariak 14:36 eta 14:48 bitartean Lasaotik pasatzea aurreikusten dute antolatzaileek; handik Landetara joango dira.

Euskal Herriko itzuliko bosgarren etapa izango da ostiralekoa, eta Beran hasi eta Oñatin bukatuko da. 183 kilometroko buelta egingo dute txirrindulariek.