Lagun Onakek Leioa hartuko du gaur, Garmendipen

Uztarria.eus 2012ko api. 4a, 12:37
Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldea.

Lan Mobelek, berriz, atseden hartuko du aste honetan, eta Jubenilen Futbol Txapelketa jokatuko da Garmendipen igandean.

Gaur, asteazkena, Lagun Onakek Leioa hartuko du Garmendipeko zelaian, 20:00etan hasita. Leioa Lagun Onaken aurretik dago sailkapenean (zortzigarrena) 48 punturekin. Lagun Onak, berriz, hamalaugarren postuan dago, 34 puntu eskuratuta.

Partida garrantzitsua da Lagun Onakentzat, izan ere, jaitsiera postuak lau puntura ditu-eta azpeitiar taldeak.

Lan Mobel Iraurgik, berriz, aste honetan atseden hartuko du. Zilarrezko LEB ligako hurrengo partida apirilaren 14an jokatuko du Lan Mobelek Plasencia Extremaduraren kontra, kanpoan.

Jubenilen txapelketa

Datorren igandean, apirilak 8, Jubenilen Txapelketako bi partida jokatuko dira Garmendipeko zelaian. Osasuna eta Valentziak neurtuko dituzte indarrak 16:00etan hasita. Gero, Gipuzkoako Konbinatuak eta Olimpiakosen txanda izango da, 17:30etik aurrera.