Iratxera irteera antolatu du Baigerak apirilaren 19rako

Uztarria.eus 2012ko api. 3a, 19:56

Txartelak salgai dituzte oraindik erretiratuen elkartean, 32 euroren truke. Jubilatuentzat eskaintzen diren gimnasia saioetan ere tokia badagoela jakinarazi dute Baigerako zuzendaritza batzordetik, bai igerilekuan eta bai kiroldegian. Nahi dutenek elkartean eman dezakete izena.

Aurreko urteetan egin izan duten bezala, aurten ere Baigera Jubilatuen Elkartekoek Iratxera irteera egingo dute. Apirilaren 19an, osteguna, izango da. Txango horretarako izen-ematea zabalik dute Baigeran eta oraindik txartelak badaudela jakinarazi dute. Beraz, joan nahi dutenek elkartearen bulegoan jaso dezakete beraiena.

Txartelak 32 euro balio du eta, horren truke, hamaiketakoa, upategira eta Boilurraren Interpretaziorako Museora bixita eta Iratxe Hotelean egingo duten bazkaria izango dituzte jubilatuek. Lizarran ibiltzeko tartea ere hartuko dute, eguerdi partean.

Gimnasia ikastaroetan tokia

Bestalde, jubilatuentzat eskaintzen diren gimnasia saioetan ere tokia badagoela jakinarazi dute Baigerako zuzendaritza batzordetik, bai igerilekuan eta bai kiroldegian. Nahi dutenek elkartean eman dezakete izena.