Gazte Martxara joango direnentzat bilera informatiboa gaur, gaztetxean

Uztarria.eus 2012ko api. 3a, 14:59
 
Gaur, asteartea, Gazte Martxaren harira, bilera informatiboa antolatu dute gaztetxean. 19:00etan izango da eta autobusaren ordutegiaz, kanpinaz, bonoaz eta eraman beharrekoaz hitz egingo dute, besteak beste. Antolatzaileek esan dutenez, "komenigarria da joateko asmoa dutenak bilerara azaltzea". Azpeititik 40 lagun joango dira ostiralean Sarara.
 
Aurtego Gazte Martxa Saratik Lesakara izango da, apirilaren 6an eta 7an. Hilaren 8an, igandea, berriz, Iruñako Aberri Egunera joango dira Lesakatik autobusez.