Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus 2012ko api. 3a, 13:04

Azpeitian izango da ikastaroa apirilaren 16an hasita, etahiru astean emango dituzte eskolak. Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara izango dira saioak.

Gipuzkoako DYAk sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du. DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean izango da, eta apirilaren 16an hasiko da. Hiru astean emango dituzte eskolak, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.

Ikastaroa 100 euro ordaindu beharko da eta ikastarorako materiala prezioaren barruan sartzen da. Ikasleek, hala nahi izanez gero, ikastaro amaierako frogak gainditzen badituzte DYAk ematen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute, eta Euskal Herriko Unibertsitatean bi kreditu jasotzeko aukera ere bai.

Ikastaroan izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 943 46 46 22 telefonora deitu behar dute.