61 azpeitiarrek bukatu zuten Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia

Uztarria.eus 2012ko api. 2a, 20:55
Xabier Lasa eta Nerea Etxeberria, maratoi erdiaren podiumean.

Xabier Lasa izan zen aurrenekoa, 29. postuan. Emakumezkoetan, berriz, Nerea Etxeberria izan zen azpeitiarrik onena. Biak Gipuzkoako Txapelketaren podiumera igo ziren, hirugarren tokian. Ikusi albiste honetan zapatuko lasterketa bukatu zuten azpeitiarren zerrenda.

61 azpeitiarrek -51 gizonezkok eta 10 emakumek- bukatu zuten aurreko zapatuan XIX. Azpeitia-Azkoitia Maratoi Erdia. Guztira 984 izan ziren proba osatu zuten atletak.

Azpeitiarren artean gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapenetan aurrenak izan ziren bi atletek sari bikoitza izan zuten, gainera. Aurreneko herritarren saria ez ezik, Azkoitia-Azpeitiaren barruan jokoan izan zen maratoi erdiko Gipuzkoako Txapelketaren podiumera ere igo ziren Xabier Lasa eta Nerea Etxeberria, biak hirugarren tokian. Gizonezkoetan, Azpeitian bizi den beste atleta bat, Asier Cuevas eibartarra, izan zen Gipuzkoako txapeldun.

Lasa eta Etxeberria, pozik

Xabier Lasa eta Nerea Etxeberria pozik agertu dira etxeko maratoi erdian egindako lanarekin. Lasterketa amaitu eta berehala, "gustura gelditu" zela zioen Lasak: "Jendeak asko animatu gaitu eta horrek aurrera egiteko motibatu egin gaitu". Hurrengo helburuei dagokienez, oinezko lasterketetatik bizikletara pausoa ematekotan da Lasa, "pixka bat lasaitu eta bizikletan ibiltzen hasiko naiz, Sabiñanigo prestatzeko".

Nerea Etxeberriak ere beste helburu batzuk ditu buruan. Hain zuzen ere, aurten, atletismotik duatloirako jauzia eman du. Korrikara zuzendutako prestaketa ez du besteetan bezain sakon egin eta "ez nekien nola moldatuko nintzen, baina egun ona izan nuen", zioen gaur bertan. "Iazko denbora ez dut hobetu, baina gustura sentitu nintzen". Datozen hilabeteei begira, duatloi denboraldia amaitzeko falta diren pare bat proba osatu eta, datorren hiletik aurrera, triatloiari ekiteko asmoa azaldu du Etxeberriak.

Azpeitiarren sailkapena

Hona hemen 2012ko Azkoitia-Azpeitia lasterketako azpeitiarren sailkapena:

  • Xabier Lasa Segurola (19., 01:11:41)
  • Xabat Manzisidor Ermina (22., 01:12:13)
  • Gorka Malo Esnaola (78., 01:20:20)
  • Jon Garate Alberdi (98., 01:21:41)
  • Haritz Iturbe Arozena (101., 01:21:51)
  • Iosu Manzisidor Sansebastian (121., 01:23:08)
  • Carlos Paredes Martin (130., 01:23:25)
  • Aitor Arregi Esnaola (151., 01:24:43)
  • Xabier Aranburu Gurrutxaga (165., 01:25:29)
  • Aritz Iriarte Etxaniz (167., 01:25:29)
  • Asier Oiartzabal Garmendia (170., 01:25:32)
  • Antonio Carmona Caceres (174., 01:25:34)
  • Xabat Aranguren Badiola (194., 01:26:06)
  • Koldo Okariz Alberdi (197., 01:26:37)
  • Mikel Salegi Aldalur (208., 01:27:18)
  • Alex Miranda Vaquero (213., 01:27:25)
  • Gorka Otaegi Mujika (222., 01:27:37)
  • Nerea Etxeberria Lizaso (228., 01:27:50)
  • Iñigo Orbegozo Lizarra (231., 01:28:01)
  • Ibon Lazkano Iribekanpos (250., 01:29:20)
  • Juan Peña Goenaga (258., 01:29:34)
  • Artzai Ostolaza Zorrozua (260., 01:29:35)
  • Xabier Gorrotxategi Larrañaga (261., 01:29:35)
  • Pedro Luengo Lazkano (262., 01:29:36)
  • Asier Goenaga Arrieta (280., 01:29:55)
  • Kepa Ibarzabal Arrieta (324., 01:31:08)
  • Aitor Arregi Juaristi (330., 01:31:26)
  • Mikel Albisu Arrieta (335., 01:31:38)
  • Balentin Odriozola Agirrezabal (393., 01:33:26)
  • Patxi Carrasco Pozo (422., 01:34:02)
  • Ion Oteiza Gereta (425., 01:34:07)
  • Iñaki Arzallus (429., 01:34:21)
  • Aritz Unanue Alkorta (460., 01:35:35)
  • Kepa Kabue Odriozola (483., 01:36:10)
  • Aitzol Agirregomezkorta Zubizarreta (522., 01:37:14)
  • Josune Unanue Iriarte (542., 01:37:56)
  • Mirari Muguruza Eizagirre (582., 01:38:45)
  • Joxe Migel Muguruza Eizagirre (583., 01:38:46)
  • Mikel Artetxe Eizagirre (584., 01:38:46)
  • Aitor Bastida Etxeberria (595., 01:39:10)
  • Mariano Sagardogi Uzkudun (607., 01:39:31)
  • Amaia Caballero Mateos (610., 01:39:37)
  • Manex Gereta Sorreluz (613., 01:39:40)
  • Jabier Aranbarri Zubizarreta (677., 01:41:37)
  • Maitane Aizpuru Iturzaeta (733., 01:44:34)
  • Mikel Ruiz Argandoña Arzalluz (734., 01:44:34)
  • Estebe Orbea Zubiaurre (738., 01:44:43)
  • Iñigo Larrañaga Odriozola (774., 01:46:11)
  • Iker Aranberri Aldanondo (845., 01:50:37)
  • Jesus Bereziartua Gurrutxaga (852., 01:51:08)
  • Mikel Bastida Zubizarreta (853., 01:51:08)
  • Vanesa Cerrajero Barbero (875., 01:52:48)
  • Gemma Etxezarreta (907., 01:56:09)
  • Urtzi Oteiza Zabaleta (957., 02:05:57)
  • Onintza Garmendia Agirregabiria (958., 02:06:29)
  • Miren Salegi Bejarano (959., 02:06:29)
  • Iñaki Aramendi Segurola (960., 02:06:29)
  • Jon Bastida Zubizarreta (964., 02:07:08)
  • Iñaki Martinez Albizu (974., 02:09:29)
  • Estitxu Elduaien Uranga (975., 02:09:29)
  • Ignacio Gurrutxaga Bereziartua (978., 02:11:31)